top of page

SENSEI MORIHEI UESHIBA

FUNDADOR DEL AIKIDO

 

​

Biografia.

 

Morihei_Ueshiba-ren testua jartzeko

 

Morihei Ueshiba (Tanabe, Japonia, 1883ko abenduaren 14a - Iwama, Japonia, 1969ko apirilaren 16a) Japoniako aikido-irakaslea izan zen, arte martzial horren asmatzailea.

 

Judoarekin batera, Japoniako beste borroka-arte tradizionalak ikasi zituen. Ikasketa horietan, esku hutseko borroka eta arma tradizionalen erabilera ikasi zuen: ezpata, makila eta lantza, batez ere. 1912-1926 bitartean hainbat bidaia egin zituen Txinara hango arte martzial tradizionalak ikertzeko. Ikasketa horien guztien ondorioz, denak biltzen zituen sintesia egin zuen: aikidoa. 1925ean zabaldu zuen lehen aikido-eskola Kukuban. Geroztik, 1945 ondoren zenbait urtez aikidoa Estatu Batuetako agintariek Japonian ere debekatu zuten arren, berehala zabaldu zen munduan zehar.

bottom of page